Grado de control metabólico en pacientes ambulatorios con diabetes mellitus tipo 2 en Medicina Interna. Estudio BARVI

  1. Pesqueira Fontán, Paula María
  2. Grandes Ibáñez, Jesús
  3. Rodríguez-Gallego López, Carolina
  4. Molinos Castro, Sonia
  5. González Vázquez, Laura
  6. de La Cruz Álvarez, Julio
  7. Puerta Louro, Rubén
  8. Gayol Fernández, María del Carmen
  9. Díaz Peromingo, José Antonio
Revista:
Gaceta médica de Bilbao: Revista oficial de la Academia de Ciencias Médicas de Bilbao. Información para profesionales sanitarios

ISSN: 0304-4858 2173-2302

Ano de publicación: 2012

Volume: 109

Número: 2

Páxinas: 52-58

Tipo: Artigo

DOI: 10.1016/J.GMB.2011.11.004 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso aberto editor

Outras publicacións en: Gaceta médica de Bilbao: Revista oficial de la Academia de Ciencias Médicas de Bilbao. Información para profesionales sanitarios

Resumo

2. motako diabetes mellitus duten gaixoen kontrola desegokia izan ohi da, bai diabetesari berari begira, bai diabetesarekin lotutako arrisku faktore baskularrei begira. Azterketa honetan, Barne Medikuntzako kontrol maila ebaluatu da.Zeharkako azterketa da, eta hainbat ospitaletan egin da. Hain zuzen ere, BARbanzako (A Coruña) eta Vigoko (BARVI azterketa) ospitaletan egin da, eta HbA1c, tentsio arterial sistolikoarena (TAS), tentsio arterial diastolikoarena (TAD), LDL kolesterolarena, HDL kolesterolarena eta gorputz masaren indizearena (GMI) balioak eta erretzeko ohitura analizatu dira. Kontrol maila ebaluatzeko garaian, ADAko (American Diabetes Association) gomendioei jarraitu zaie.Azterketan 270 gaixok parte hartu dute: 107 gizonek (%39,6) eta 163 emakumek (%60,4), hain justu. Gaixoen batez besteko adina 71 urtekoa da (32tik 94ra bitarte). HbA1chemoglobinaren kontrol maila zuzena da gaixoen %60,7an; TAS, gaixoen %38,5ean, eta TAD, gaixoen %63,3an (bi aldagaiena, berriz, gaixoen %32,5ean); LDL kolesterolarena, gaixoen %39,6an; HDL kolesterolarena, gaixoen %28,8an; GMI, %15,9an; eta erretzeko ohiturarena, %82,2an. Kontrol integralari dagokionez (TA+LDL+HbA1c aldagaien kontrola), zuzena da gaixoen %16,25ean, baino gehiegizko pisu-gizentasuna ere kontuan hartzen denean, gaixoen %9,8an bakarrik da zuzena. Beraz, 10 gaixotik 1 bakarrik kontrolatzen da behar bezala.Hobekuntza marjina zabala dago diabetesa duten gaixoen eta gaixotasunarekin lotutako arrisku baskularraren kontrola behar bezala egin dadin lortzeko. Beraz, ahalegin berezia egin beharko da gaixo horiek kontrolatzeko helburuak betetzeko.